Landareak


2015/09/26

Haltza (Alnus glutinosa) kantauriar isurialdeko ibar basoetan agertzen da eta Haltzadi Kantauriarra osatzen duen espezie nagusia da. Espezie higrofiloa da, hau da, lurzoru heze eta ureztatuetan sustraitzea gogoko du. Maiz bere sustraiak ibaiaren ubidean zeharreko urak urperatzen ditu. Adarkadura handia erakusten du sustraietan, eta ibai ekosistemetan funtzio anitz betetzen ditu, besteak beste:
- Sustraiek korronteari erresistentzia eskeintzen die, emari altuetan uraren abiadura murriztu eta inundazioak gertatzeko aukerak murriztuz.
- Materia organiko hila (orbela, egurra, organismo hilak, ...) erretenitzeko gaitasuna ematen dio ibaiari, kate trofikoan zeharreko energia eta materia elkartrukea ematea erraztuz.
- Ibaietako iktiofaunaren (amuarraina, loina, ...), makroornogabeei, anfibio zein narrastiei babesa ematen die korrontearen zein predazioaren aurrean.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina